XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alta Euzkerea- koek aitasoegi daukatelarik Euskalzaindia, guk ausartegi daukagu; bertze batzuek berriz gu gauzkate garbiegi.

Bainan ezta hortan zeren samur eta sumint.

Bakotchak bere hura egin beza, iduri zakon bezala, eta aitzina!.

SAN FRANTSES, - Heren-ordeneko ilabethekaria dugu hau, M Anna Jocou 6 Rue de la Cathédrale Baionan salgei.

Berri on bat emaiten dauku: baizik-eta Duvoisin-ek itzuli Ebanjelioak, Hariztoy jaun aphezak aphaindu zituen bezala, eros ditezkela bortzna libera, San Frantsesen erran dugun saltegian.

ESKUALDUNA, - Astekari zaharra gero eta azkarrago joaki.

Lehen gutartean zeraman sailari errotik lotua dugu Oxobi.

Eskual-Osagarriaz ederki ari izan da astetik astera zonbait ilabetez.

Bertzalde atseginekin ikusten dugu idazlariak eztagotzila zimur eta kokoriko beren zokoan.

Atz-herrian ala mendiz haraindian bizi diren eskualdun anaieri eskuak hedatzen dazkote diotelarik: Hunat hunat! Orok bat!.

Pariseko haurrideak dira lehenik atzarri eta atzarriak daude berri hoberenak ilhabethean behinka igorriz.

Nafartar onak atzarri ziren: bainan ez ote berriz lokartu?.

Geroak erranen.

Eskualduna bederen ez dago lo.

Erdara soberachko ez duenetz haatik zonbait aldiz?.

Bainan cho! itzalik gabeko ichkilinbarik ere ezta, eta bertzalde ez bide doako chochoari belearentzat beltz-ka artzea.